Joan edukira

Escape en las murallas Ihes-joko doako bat Iruñeko harresietan barna

Iruña, 1874: karlistek hiria blokeatu dute. Ibili harresietan barna enigmak mugikorrarekin ebatziz, San Bartolome gotorlekutik Ziudadelaraino. Doan eta erreserbarik gabe.

Doan. Partida bakar bat nahikoa da talde osoarentzat.

Francisca Goñi, miliziano liberala, eta Higinio Zabala, soldadu karlista, Iruñeko harresien aurrean

1874ko blokeoa

1874ko irailaren 13a. Karlistaldiaren erdian, tropa karlistek Iruña blokeatu eta hiriko ur-hornidura moztu dute. Harresien barruan, erabatekoa da komunikazio-eza.

Francisca Goñi, miliziano liberala, zuen ondoan egongo da hiria defendatzeko. Higinio Zabala, soldadu karlista, zuen misioa oztopatzen saiatuko da: zuen porrotak setioaren arrakasta ekarriko du.

Escape en las murallas inguruan ikusten duzuenarekin ebazteko enigma-jokoa da, bideoekin, 360º-ko irudiekin eta dronez hartutako irudiekin, Iruñeko harresien historia ezagutzen duzuen bitartean. Iruñeko Udalaren doako turismo-baliabidea da, gaztelaniaz eta euskaraz.

Blokeoari eutsiko diozue?

Iruñeko harresiak

Harresietan eta Alde Zaharrean barna

Jokoa San Bartolome gotorlekuko atearen aurrean hasten da, eta harresiak, Alde Zaharra, Taconera eta Ziudadela zeharkatzen ditu. Jokoaren mapek enigma batetik hurrengora gidatuko zaituzte.

  1. San Bartolome gotorlekua Haren atearen aurrean hasten da.
  2. Labriteko bastioia
  3. Barbazana ingurabidea
  4. Katedrala
  5. Carmen kalea
  6. Udaletxea
  7. San Zernin eliza
  8. Taconera
  9. Ziudadela Amaiera.
Iraupena
Bi ordu inguru.
Ibilbidea
Harresietan, Alde Zaharrean, Taconeran eta Ziudadelan barna.
Hasiera
San Bartolome gotorlekuko atearen aurrean.
Prezioa
Doan. Iruñeko Udalaren turismo-baliabidea da.
Hizkuntzak
Gaztelania eta euskara.
Jokalariak
Partida bakar bat nahikoa da talde osoarentzat: bakoitzak bere mugikorrean jokatzen du, sinkronizatuta.
Noiz
Nahi duzuenean, erreserbarik gabe. PINak 12 hilabete balio du partida hasi arte.
Zer behar duzue
Interneta duen mugikor bat eta zuen partidaren PINa. Ez da aplikaziorik deskargatu behar.
Iruñeko harresien ondoan jolasten

Nola jokatzen da

  1. Eskatu zure partida doan hemen, talde bakoitzeko bat. Zure emaila besterik ez da behar: PIN bat jasoko duzu partida bakoitzeko.
  2. Joan San Bartolome gotorlekura nahi duzuenean. Ez dago erreserbarik, eta PINak 12 hilabete balio du partida hasi arte.
  3. Sartu zuen PINarekin taldeko mugikor guztietan, ikusi hasierako bideoa eta baimendu geolokalizazioa: mapek gidatuko zaituzte.
  4. Eutsi blokeoari enigmak ebatziz, eta agertu rankingean.
Eskatu zure partida doan
Iruñeko harresiak

Blokeoari eutsi dioten azkenak

873 partida baino gehiago jokatu dira.

  • Buscando asturianos para Ordi: jokoaren amaierako argazkia

    Buscando asturianos para Ordi (Gijón) 104' 20"

  • Los no Juanes: jokoaren amaierako argazkia

    Los no Juanes (Nordex) 67' 36"

  • Code crawlers: jokoaren amaierako argazkia

    Code crawlers (Pamplona) 78' 21"

  • : jokoaren amaierako argazkia

    146' 44"

  • Los navarros: jokoaren amaierako argazkia

    Los navarros (Puerto Rico y Colombia) 139' 59"

  • Dani: jokoaren amaierako argazkia

    Dani (Lérida) 58' 31"

  • RETRASAOS MENTALEH: jokoaren amaierako argazkia

    RETRASAOS MENTALEH (Er mundo) 141' 54"

  • Valentina: jokoaren amaierako argazkia

    Valentina (Italia ) 100' 23"

  • 1: jokoaren amaierako argazkia

    1 (Paris) 71' 50"

  • GRUPAZO 2: jokoaren amaierako argazkia

    GRUPAZO 2 93' 13"

  • Nathacha: jokoaren amaierako argazkia

    Nathacha (Epna) 170' 17"

  • Sœurcières: jokoaren amaierako argazkia

    Sœurcières (Francia) 29' 04"

  • Maribel y Kevin: jokoaren amaierako argazkia

    Maribel y Kevin (Perú y Venezuela ) 117' 02"

  • Los compartidos: jokoaren amaierako argazkia

    Los compartidos (Colombia, Argentina y Barcelona) 104' 18"

  • Los goonies: jokoaren amaierako argazkia

    Los goonies (Navalcarnero ) 42' 01"

  • Asturcones: jokoaren amaierako argazkia

    Asturcones (Asturias) 50' 54"

  • Llorens amb S😉: jokoaren amaierako argazkia

    Llorens amb S😉 (Lleida) 135' 06"

  • Gómez: jokoaren amaierako argazkia

    Gómez (Almería) 145' 07"

  • SabiLeo: jokoaren amaierako argazkia

    SabiLeo (Santesteban) 158' 04"

  • Clara Almeida y Cristian Musri: jokoaren amaierako argazkia

    Clara Almeida y Cristian Musri (Brasil y Chile) 174' 55"

  • AAA: jokoaren amaierako argazkia

    AAA (Pamplona ) 143' 54"

  • Gossip ring: jokoaren amaierako argazkia

    Gossip ring (Granollers) 95' 23"

  • Roseva: jokoaren amaierako argazkia

    Roseva (Pamplona) 143' 31"

  • Los Amaia: jokoaren amaierako argazkia

    Los Amaia (Txina) 113' 40"

  • Igor Medina : jokoaren amaierako argazkia

    Igor Medina (Alsasua) 105' 00"

  • Alejandro y Alonso : jokoaren amaierako argazkia

    Alejandro y Alonso (Colmenar viejo, Madrid ) 113' 49"

  • Piribiri: jokoaren amaierako argazkia

    Piribiri (Bilbao) 169' 47"

  • Andrés y Arturo: jokoaren amaierako argazkia

    Andrés y Arturo (Valladolid) 133' 43"

  • Garroticos: jokoaren amaierako argazkia

    Garroticos (Sarriguren) 75' 33"

  • GRUPO5: jokoaren amaierako argazkia

    GRUPO5 (Sarriguren) 73' 44"

  • Fernando,Annabella,Gennaro : jokoaren amaierako argazkia

    Fernando,Annabella,Gennaro (Barcelona) 161' 04"

  • Unan: jokoaren amaierako argazkia

    Unan (Lesaka) 127' 09"

  • Los Matines: jokoaren amaierako argazkia

    Los Matines (Madrid) 138' 44"

  • Yoldri: jokoaren amaierako argazkia

    Yoldri (Vitoria-Gasteiz) 169' 25"

  • Gaboneros: jokoaren amaierako argazkia

    Gaboneros (Buztintxuri) 123' 54"

  • Los findes: jokoaren amaierako argazkia

    Los findes (Buztintxuri) 149' 01"

  • Família Truñó: jokoaren amaierako argazkia

    Família Truñó (Mataró) 134' 45"

  • GAMINN: jokoaren amaierako argazkia

    GAMINN (EU) 110' 30"

  • Mendilingorri : jokoaren amaierako argazkia

    Mendilingorri (Nuestra casa) 158' 36"

  • Laura margari pili: jokoaren amaierako argazkia

    Laura margari pili (Azqueta) 87' 11"

  • Els cinc: jokoaren amaierako argazkia

    Els cinc (Barcelona) 157' 44"

  • Amoros navarro : jokoaren amaierako argazkia

    Amoros navarro (Elche ) 162' 38"

  • Familia Vooooy: jokoaren amaierako argazkia

    Familia Vooooy (Barcelona) 144' 00"

  • La chupipandi : jokoaren amaierako argazkia

    La chupipandi (Pamplona) 136' 12"

  • Chadams : jokoaren amaierako argazkia

    Chadams (Nantes, France ) 137' 21"

  • S&E: jokoaren amaierako argazkia

    S&E (Gijón) 178' 16"

  • Pablo, Jorge, Javier, Enrique : jokoaren amaierako argazkia

    Pablo, Jorge, Javier, Enrique (FEC Vedeuna) 96' 36"

  • Iñigo Sanado, Jon, Anaut: jokoaren amaierako argazkia

    Iñigo Sanado, Jon, Anaut (Escolapios) 59' 57"

  • Txemasininsta : jokoaren amaierako argazkia

    Txemasininsta (Pompaelo ) 54' 26"

Gehiago ikusi
  • Los juanmas (Zubiri)

    Está fantástico, alguno enigma se nos atascó, y demasiadas fechas, pero muy bien

    51' 41"

Ohiko galderak

Zer behar da jokatzeko?

Interneta duen mugikor bat eta zuen partidaren PINa. Esperientzia ona izateko, gutxienez 4,7 hazbeteko pantailak gomendatzen ditugu. Edozein nabigatzaile modernotan dabil, baina Chrome, Firefox edo Safari gomendatzen dizkizuegu.

Zaila da?

Mugikorraren nabigatzailetik egiten den ibilbide gidatu bat bezalakoa da: une oro adierazten zaizue, mapa batekin, nondik egin aurrera eta nola dabilen dena.

Iruña ezagutu behar da?

Ez horixe, berdin dio nongoa zaren. Jokoak mapekin gidatzen zaituzte eta, bidean, Iruñeko harresien historia kontatzen dizue. Harresiak ezagutzeko modu dibertigarri eta desberdina da.

Non hasten da jokoa?

San Bartolome gotorlekuko atearen aurrean. Non dagoen ez badakizue, jokoak mapa batean erakusten dizue nola iritsi. Handik, ibilbideak Iruñeko harresiak, Alde Zaharra, Taconera eta Ziudadela zeharkatzen ditu.

Zenbat irauten du?

Bi ordu inguru.

Erreserba egin behar da?

Ez. Edozein unetan joka daiteke. Partida eskatu eta nahi duzuenean has dezakezue: PINak 12 hilabete balio du hasi arte.

Talde bat gara: partida bera joka dezakegu hainbat mugikorretan aldi berean?

Noski. Sartu PIN berarekin gainerako mugikorretan. Hainbat talde bazarete, eskatu partida bat talde bakoitzeko: bakoitzak bere PINa du.

Jokalari bakoitzak bere mugikorrean idatzi behar du erantzun zuzena aurrera egiteko, baina partida bera jokatzen duzue, sinkronizatuta.

Zer hizkuntzatan joka daiteke?

Gaztelaniaz eta euskaraz.

Zenbat balio du jokatzeak?

Ezer ez. Escape en las murallas Iruñeko Udalaren doako turismo-baliabidea da.

Nola lortzen dut partida bat?

Hementxe bertan, «Eskatu zure partida doan» botoiarekin. Email bat besterik ez da behar: PIN bat jasoko duzu partida bakoitzeko. Hainbat eska ditzakezu batera, talde bakoitzeko bat, eta nahi duzuenean hasi; email berarekin gehienez bost partida izan daitezke hasi gabe. PIN bakoitzak 12 hilabete balio du hasi arte.

Aplikaziorik deskargatu behar da?

Ez. Escape en las murallas mugikorraren nabigatzailean dabil. Ez da ezer deskargatu behar.

Zer gertatzen da partidan zehar konexioa galtzen badut?

Ezer ez. Jokoaren zatirik handienak ez du konexiorik behar, eta arazoren bat izanez gero, zuen PINarekin berriz sartuta, utzi zenuten puntuan berreskuratzen da partida.

Arazoak izan ditut nire mugikorrarekin jokatzeko. Zer egin dezaket?

Lasai! Idatzi iezaguzu zure PINa, jokatzen ari zinen eguna eta gutxi gorabeherako ordua eta zure mugikorraren modeloa adierazita, eta zurekin harremanetan jarriko gara.

Kredituak

Zuzendaritza, jatorrizko ideia, gidoia, enigmak eta dokumentazioa
Santiago Lesmes Zabalegui
Bideoak, 360º-ko irudiak eta drona, 3D espazioak
MagicFly: Aroa Bañuelos (produkzioa), Imanol Bao (kamera), Toni Hardcastle (droneko pilotua), Alvaro G. Capelo (errealizazioa) eta Alvaro Soroa (zuzendaritza)
Diseinua (UI/UX), arte-zuzendaritza eta programazioa
David Alegria
Ilustrazioak
Beatriz Menéndez (Voilà Ilustración)
Aktorea eta esataria
Jon Barbarin
Timelapse bideoa
Txema Ortiz
Copy
Sol Rincón Borobia
Itzulpena eta egokitzapena euskarara
Traducciones CCI
Antzinako argazkiak
Iruñeko Udal Agiritegiko Fototeka
Grabatuak eta antzinako akuarelak
Nafarroako Errege Artxibo Nagusia